Adirane Peñagarikano bigarren postuan sailkatu da proba luzean eta Aner Arozena hirugarren motzean

Gaur goizean Korosti Trail mendi lasterketa jokatu da Legazpin. Bi proba egin dituzte: 23 kilometrokoa eta 13 kilometrokoa. Luzean Imanol Inza zumarragarra nagusitu da. Adirane Peñagarikano urretxuarra bigarren emakume onena izan da. Proba motzari dagokionez, Aner Arozena zumarragarra hirugarren postuan sailkatu da.