
Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak Bizikleta Festa egin zuen atzo (igandea) Zumarragako plazan. Haurrek ariketa ezberdinak egin zituzten, bizikleta gainean trebatzeko. 50 bat haurrek parte hartu zuten. Antolatzaileek Zerkiri eta Zatikari eskerrak eman nahi dizkiete, eskainitako laguntzagatik.
Bestalde, txirrindularitza eskolak izen-emate epea ireki du. Txirrindularitza gustuko duten urretxuar eta zumarragar guztiak izena ematera animatu ditu. Sei maila daude: benjaminak (2016an eta 2017an jaioak), kimuak (2014an eta 2015ean jaioak), haurrak (2012an eta 2013an jaioak), kadeteak (2010ean eta 2011n jaioak), gazteak (2008 eta 2009an jaioak) eta zikloturistak (2011n eta aurretik jaioak). Izena emateko goierribizikletaeskola@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali daiteke, 639 455 392 edo 620 175 904 telefono zenbakietara Whatsapp mezua bidali, Zatika dendara jo (Zumarragako Bidezar kaleko 2an eta Etxeberri auzoan) edo Zerki dendara joan (Urretxuko Ipeñarrieta kaleko 7an).