
Zumarragako ur zerbitzuaz arduratzen den Aquarbe enpresak asteazkenean (hilak 15) ur hornidura moztuko dela jakinarazi du. 00.00etatik 06:00etara, hain zuzen ere. Mozketa hornidura sarea hobetzeko lanak egiteko izango da. Ur mozketak Etxeberri, Kalebarren, Soraluze, Euskadi plaza, Legazpi kalea, Secundino Esnaola, Urola, geltokiko plaza, Zelai Arizti, Jai Alai, Iparragirre etorbidea, Elizkale, Okendo, Txurruka, Bidezar, Piedad, Nafarroa plaza, Beloki etorbidea eta Urtubiko bizilagunei eragingo die. Lanak amaitutakoan, zerbitzua ahalik eta azkarren berrezarriko da. Mozketari buruzko informazio gehiago nahi duten bizilagunek 943 06 42 83 telefono zenbakira deitu dezakete. Mozketaren ondorioz, uraren presioa jaitsi egin daiteke eta uhertasuna egon daiteke. Hori dela eta, Aquarbek barkamena eskatzen die aldez aurretik bizilagunei.