
Goierri kirol elkarteko xake jokalariek beraien arteko txapelketa jokatu zuten larunbatean. Oier Luqui nagusitu zen. Bigarren postuan Ketxus Amenabar sailkatu zen, hirugarrenean Pablo Arraiza, laugarrenean Josemi Alvarez, bosgarrenean Carlos Legaristi, seigarrenean Diego Bilbao, zazpigarrenean Iñaki Vicente de Vera, zortzigarrenean Xabier Odriozola, bederatzigarrenean Javier Osinaga, hamargarrenean Antonio Giménez eta hamaikagarrenean Rufino Marco.