
Urretxuko erraldoi eta buruhandien konpartsak Ongi etorri txiki-handien erresumara jaialdiaren lehen edizioa antolatu du larunbaterako. 11:00etan erraldoi eta buruhandiak egiteko ikastaroa egingo dute eta erraldoiak mugitzeko formazio saio praktikoak eskainiko dituzte Gernikako Arbola plazan. 12:15ean euskal bandoleroen kontakizuna izango da toki berean. 13:00etan Urretxuko erraldoi eta buruhandiek dantza saioa egingo dute toki berean. 18:00etan buruhandien topaketa hasiko da. Erraldoi eta buruhandiek kalejira egingo dute lizeoko patiotik Gernikako Arbola plazara. 18:30ean buruhandiek korrikaldi ikusgarria egingo dute, Abenidatik Gernikako Arbola plazara. 19:00etan erraldoiek eta buruhandiek dantza saioa egingo dute Gernikako Arbola plazan. Bukatzeko, 19:30ean disko jaia egingo dute toki berean.