Jose Vicente Labeagaren ondorengoak Amerikatik Urretxura etorri dira, beraien arbasoen herria ezagutzera

Labeaga ikastetxea sortu zuen eta Urretxun kale bat duen Jose Vicente Labeagaren ondorengoak Urretxura etorri dira bisitan, Californiatik (AEB). Gaur eguerdian Urretxuko udaletxean izan dira eta Jon Luqui alkateak ongi etorria egin die. Horretaz gain, Iparragirreren eta Anjelaren panpinak oparitu dizkie.