
Ostiralean, 10:00etatik 13:00etara, gizarteratzeko eta laneratzeko jardunaldi irekia egingo dute Zumarragako azokan. Egoera zaurgarrian daudenak gizarteratzea eta laneratzea da helburu nagusia. Beste helburu batzuk ere baditu: eremu horretan lan egiten dutenen arteko hartu-emana sustatzea, adibidez. Ekitaldia Zumarragako Gizarteratze Mahaiak antolatu du. Mahai horretan udalak, Lanbidek, Osakidetzak, helduen eskolak, UGLEk, Uggasak, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak eta Zu Mas Zaindu gizarteratze enpresak parte hartzen dute. Guztiek informazio mahaiak jarriko dituzte.