Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Amaia Iturriotz eta Txaber Altube bertsolariek Soraluze tabernan abestuko dute
'Urrizko bertsoa' saioaren lehen edizioa hilaren 24an izango da

Bertso eskolak eta Soraluze tabernak Urrizko Bertsoa saioa antolatu dute. Beraien asmoa urtero antolatzea da. Lehen edizio honetan punta-puntako lau bertsolarik abestuko dute: Andoni Egaña beteranoak hiru gazterekin abestuko du: Amaia Iturriotz urretxuarra, Nerea Ibartzabal eta Txaber Altube. Saioa hilaren 24an (ostirala) izango da, 22:30ean, Urretxuko Soraluze tabernan. Antolatzaileek saio umoretsua izango dela esan dute. Kartela Maddi Mantxolak egin du.