Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Urretxuko Udalak 17,5 milioi euroko aurrekontua onartu du, inoizko handiena

Urretxu

Bost milioi Aldiri Bi kiroldegia egiteko erabiliko dira

2025/10/17
Otamotz

Urretxuko Udalak 17,5 milioiko aurrekontua onartu zuen asteazkeneko osoko bilkuran, bere historiako handiena. EAJ eta PSE-EEk alde bozkatu zuten eta EH Bilduk aurka. Egitasmo nagusia Aldiri Bi kiroldegia izango da. Bost milioi gorde dituzte horretarako, baina erakundeen laguntza jasotzea espero dute.

Jon Luqui alkateak inbertsioen berri eman zuen. Aldiri Bi kiroldegiko obrak bi urte iraungo duela esan zuen. «Legealdi honetako egitasmo garrantzitsuena izan da. Atzeratu egin da, dirulaguntzak lortzen saiatzen ari garelako».

Gainontzeko egitasmoei dagokienez, udan Gainzabaleko etxebizitzak eraikitzen hasiko direla esan zuen eta obra hori Lilibaso eta igerilekua lotuko dituen errepide bat egiteko baliatuko dutela gehitu zuen. Errepide hori egiteko, 200.000 euro inbertituko dira.

Bestalde, Pagoeta gune soziokulturalean igogailua jarriko dute. Bi eskaileretako bat kenduko da igogailua jartzeko. Urte hasierarako prest egongo da. Horrekin eta egin diren gainontzeko lanekin, 800 lagunentzako aforoa bermatuko da. Hori aurtengo aurrekontuko diruarekin egingo da.

Horretaz gain, Mundo Mejor auzoan aparkaleku bat egingo da (300.000 euro) eta Lilibason eta Aparizio auzoetan zaharberritzeak egingo dira. Madaiako parkea berritzeko asmoa ere badago, baina aurrerago egingo da.

Baserrietako bideak ere konpontzen ari dira. 2026an Larreagakoa konponduko da eta 2027an Beaingoa. Horrekin, baserrietako bide guztiak konpondutzat emango dira.

Gizarte zerbitzuei dagokienez, Luquik inbertsioa mantenduko dela aipatu zuen. Eguneko zentroa handituko dute (aurtengo aurrekontuko diruarekin) eta jubilatuen egoitza Gazte Bidean dagoen tokira eramango da. Gazte Bidean, berriz, egun Aspace dagoen tokira joango da. Eguneko zentroak 60 plaza izango ditu. Obra azaroan hasiko da eta udaberrian amaitzea espero dute. «Gizarte zerbitzuetan, 347 euro inbertituko ditugu biztanleko. Gaztediari dagokionez, aurrekontua igotzen ari da. 2026an 210.000 eurokoa izango da».

Euskara

Alex Gonzalez Euskara batzordeburuak hiru egitasmoren berri eman zuen: erabileraren neurketa, Plan Estrategikoa eta hizkuntza portaera lantzeko egitasmoa.

Jon Altolagirre EH Bilduko bozeramaileak iaz negoziazioa egon zela eta aurten ez dela egon salatu zuen. «Iaz negoziazio prozesua osatu genuen, akordioetara iristeko ahalmena izan genuen, eta horregatik abstentzioa eman genuen. 2025erako etxebizitza hutsen diagnostikoa egitea eta Pagoeta gune soziokulturalaren kudeaketa zehaztea adostu genuen eta bi konpromiso horiek ez dira bete. Otsailean Pagoetarako proposamen bat aurkeztu genuen eta ez dugu erantzunik jaso. Eta aurten ez duzue negoziaziorako tarterik utzi. Hamar egun pasa dira aurrekontuen zirriborroa jaso genuenetik. Eta herritarrei proposamenak egiteko ateak itxi zaizkie gauzak horren azkar eginda. Aurten ez dira auzoetako bilerak egin».

Iazko aurrekontuko ia bi milioi gastatu gabe gelditu zirela eta gizarte zerbitzuetako aurrekontua jaitsi egin dela ere kritikatu zuen. Ondoren, beraien proposamenen berri eman zuen: Nekolaldeko atarien irisgarritasuna hobetzea, etxez etxeko zaintza indartzea, asteburuetan Nekolaldetik parkera doan errepide zatia ixtea segurtasuna hobetzeko, haur parkeetan hobekuntzak egitea eta beste bat estaltzea eta Zumarragarekin elkarlana hobetzea, besteak beste.

Luquik hartu zituzten bi konpromisoak beteko dituztela agindu zuen. «Urtea ez da amaitu oraindik», esan zuen. Aurtengo aurrekontua iazkoaren oso antzekoa dela gehitu zuen. «Zer du ezberdina aurrekontu honek besteekiko? Edukia iazkoa da. Ez dago sorpresarik. Gure proposamenak eta zuenak hiru orritan jasota daude eta aurrekontuak 16 ditu. Bi ordutan begiratu daiteke. Zertarako atzeratu aurrekontuen onarpena sorpresarik ez badago? Proiektuekin ados zaudete eta!», aipatu zuen.

Parte hartzeari dagokionez, martxotik hona eragile guztiekin elkartu direla esan zuen. «Eta aurrekontuetan parte hartze sistema zehazteko partida bat dugu». Aurrekontuak urrian onartzearen arrazoiaz ere mintzatu zen. «Beharbada bi langile ordezkatu beharko ditugu eta berriek denbora beharko dute egokitzeko».

Zumarragarekin elkarlanaz ere mintzatu zen. «Zumarragarekin akordio asko ditugu. Udalekuak ere adostu ditugu. Iaz ez genuen lortu. Egitasmo potolo ia guztietan ados gaude, nahiz eta gizarte ereduan, kirol azpiegituretan, batez besteko errentan… aldeak ditugun».

Asteazkeneko osoko bilkuran 2026ko ordenantza fiskalak ere onartu ziren. Zerga, tasa eta prezio publiko gehienak %2,8 igoko dira (abuztuko KPIan oinarrituta). Salbuespen nagusia urarena izango da: bere horretan mantenduko da. Zaborrari dagokionez, Sasietak %5,4ko igoera proposatu du, baina Urretxuko Udalak %2,8ko igoerarekin kostua ordaintzea bermatzen duenez, zaborraren tasa %2,8 igoko da.

EH Bilduko Julen Azpeitiak progresibitatearen aldeko apustua egin behar dela esan zuen. Ordenantza fiskalak EAJ eta PSE-EEren botoekin onartu ziren. EH Bilduk aurka bozkatu zuen.

Rokodromoa

Bukatzeko, 362.000 euroko kreditu transferentzia bat ere onartu zen. 300.000 euro Mugitegiko pabiloi batean rokodromoa egiteko erabiliko dira. Aurrekontua 350.000 eurokoa izango da. Maiatzean edo ekainean inauguratzea espero dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Leire eta Iban Urrutibeazkoa anai-arreba tolosarrek Uriba Doss gizonezkoentzako arropa-denda ireki dute Zumarragan

2025/10/17
Zumarraga
2

Gema Lizarazu-Jesus Mari Kerejeta eta Itziar Astigarraga-Patxi Lizarazu senar-emazteek urrezko ezteiak ospatu dituzte

2025/10/13
Urretxu eta Zumarraga
3

Palestinaren aldeko lanuztea

2025/10/15
Urretxu eta Zumarraga
4

Ternua erosi duen enpresak Zumarragara etortzeko asmoa zuela gogoratu du EH Bilduk

2025/10/14
Zumarraga
5

Txiki-Txoko zerbitzua gaur hasiko da martxan Zumarragan, Lepaka guraso elkartearen eta udalaren eskutik

2025/10/17
Zumarraga
6

Palestinaren aldeko manifestazio jendetsua

2025/10/16
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT