Arropa, pintxoak eta bestelako zenbait produktu erosteko aukera izan da, baita Azaroaren 16an Donostian egingo den martxarako izena emateko aukera ere.

Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna da gaur eta Katxalin elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu horren harira Urretxu eta Zumarragan. Gaur goizean azoka solidarioa egin dute geltokiko plazan, 10:00etatik 14:30era. Bertan, arropa, pintxoak eta bestelako zenbait produktu erosteko aukera izan da, baita Azaroaren 16an Donostian egingo den martxarako izena emateko aukera ere. Ondoren, 12:00etan, txistorra jana egin dute hurbildu diren herritarren artean. Ekintza horietan bildutako dirua BioDonostiari emango diote, bularreko minbiziaren ikerkuntzan erabiltzeko.