Atzo ospatu zuten Ongi etorri txiki-handien erresumara jaialdian zehar Jose Mari Lasa, Lazaro Ormazabal, Luis Mari Perez eta Dani Arrizabalaga omendu zituzten.

Urretxuko erraldoien eta buruhandien konpartsak atzo ospatutako Ongi etorri txiki-handien erresumara jaialdian zehar joandako kideak gogoratzeko tarte bat hartu zuten eguerdian. Hala, Gernikako Arbola enparantzan egindako ekitaldi batean Jose Mari Lasa, Lazaro Ormazabal, Luis Mari Perez eta Dani Arrizabalaga omendu zituzten, konpartsan egindako lanagatik. Oroigarri bana oparitu zizkieten lauen familiartekoei.
Gotzon Aranburuk bideoan jaso zuen omenaldi ekitaldi hori.