Kantaldia egin zuen atzo, Zumarragako Otxaran dendaren aurrean, Beñat Armentiak teklatuarekin lagunduta.

Agindu bezala, Uxue Kerejeta ari da kaleratu berri duen Amaiera diskoa aurkezten. Atzo Zumarragan zuen hitzordua, 12:00etan, Otxaran dendaren kanpoaldean. Bertan jarri zen gitarra lagun, eta ondoan Beñat Armentia zuen, teklatua jotzen.
Gotzon Aranburuk kantaldi horren zati bat jaso zuen bideoan.