
Euskal Mendizale Federazioak urteko gala ospatu zuen ostiralean Donostian. Ekitaldia Ainhoa Urretabizkaia kazetari urretxuarrak aurkeztu zuen. Urtero bezala, Euskal Mendizale Federazioaren aldizkariak, Pyrenaicak, azken urtean argitaratutako artikulu eta argazki onenak saritu zituen. Iñigo Unanuek eta Kattalin de Pedrok bigarren saria lortu zuten artikulu lehiaketan, Zikloalpinismoa Bolivian lanarekin.
Zikloalpinismoa Bolivian egitasmoari buruzko erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.
Unanueren eta De Pedroren artikulua irakurtzeko, sakatu hemen.