
Udazkeneko Musika Zikloaren 39. edizioa abian da. Igandean Nafarroako Orkoien herriko San Miguel abesbatzak abestu zuen. Igande honetan, berriz, Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak abestuko du. Azaroaren 2an Indonesiako Psalm Men Voice abesbatzaren txanda izango da. Urtero Tolosako nazioarteko lehiaketara etorritako talde batek abesten du eta aurten Indonesiakoa etorriko da Urretxura. Azken kontzertua azaroaren 9an izango da. Donostiako Iesu abesbatzak abestuko du. Kontzertu guztiak San Martin de Tours elizan izango dira, 19:00etan.