
Ostiralean Hezurre jaialdia egingo dute gaztetxean. Lehen kontzertua 19:30ean izango da. Sarrera borondatearen truke izango da. Bost taldek joko dute: Rosa (Tours, Frantzia) Barimore (Bordele, Frantzia), Ape Amp (Bordele, Frantzia), Obego (Mutriku) eta Incense (Gasteiz). Antolatzaileek “jaialdi nahiko eklektikoa” izango dela diote, soinu astunen munduan hainbat genero jorratzen dituzten taldeek parte hartuko baitute. Rosa taldeak post rock screamo musika jotzen du, Barimore-k melodic hardcore, Ape Amp-ek noise stoner, Obego-k punk stoner eta Incense-k post hardcore.