Beñat Ibañez zumarragarra, bigarren Hondarribiko mendi lasterketan
Beñat Ibañez korrikalari zumarragarrak bigarren egin zuen larunbatean Hondarribiko Beñat Elzo mendi lasterketan. Ander Iñarra lezotarra izan zen 10 kilometroko ibilbidea osatzen lehena. 39 minutu eta 29 segundo behar izan zituen. Ibañezek hiru segundo gehiago bakarrik behar izan zituen. Hirugarrena Asier Landart irundarra izan zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide