Josu Aztiria legebiltzarkideak parte hartuko du
Urretxu eta Zumarragako EH Bildutik herri batzarra deitu dute ostegun honetarako: 19:00etan egingo dute, bilgunean. Josu Aztiria legebiltzarkidea izango da hizlari lanetan. Kurtso politikoaren nondik-norakoez, mahai politiko berriaren egituraketaz eta EH Bilduk 2026. urtean martxan jarriko duen nazio elkarrizketaz jardungo dira, besteak beste. Horretaz gain, azaroaren 22ko Askatasun Haizea manifestazioko informazioa helaraziko zaie bertaratutakoei.
