Ane Odriozola idazle legazpiarrak Al subir la marea liburua aurkeztu zuen atzo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Odriozolak bost nobela argitaratu ditu dagoeneko: El secreto de Gibola (2018), La sombra de Gibola (2020) eta Conspiracion en Gibola trilogia (2021); El valle del hierro eta Al subir la marea. Azken biak Planeta argitaletxearen NdeNovela zigiluarekin argitaratu ditu. Horretaz gain, 2021ean Iparragirre saria irabazi zuen.
Al subir la marea nobela XVI. mendeko bigarren erdialdeko Zarautzen dago kokatuta. Bertako familia bat da protagonista. Traizio, sekretu eta heriotzez jositako istorioa da.

