Miguel Bilbao zumarragarra jubilatu egin da, 40 urte lanean eman eta gero. Emaztearekin, anaiekin eta lagunekin ospatu du gaur eguerdian. Azken hamarkadetan postari lanetan aritu da, baina lehenago ostalaritzan aritu zen eta Troiko meategian ere lan egin zuen. Ostalaria, meatzaria eta postaria lanbidez, artista izatez: 18 urterekin egin zuen NANean artista zela jarri zuen. Gaztetxeko El piojo rojo aldizkarian kolaboratu zuen, serigrafia tailerra izan zuen…

Bilbao, 2020an Juan de Lizarazu aretoan egin zuen erakusketan.
