Erreportajean ageri den argazkia. Hola aldizkari espainiarrak poltsen tamainari buruzko erreportaje bat egin du eta bertan hainbat diseinatzaileen iritziak jaso ditu. Horien artean, Naiara Elgarresta urretxuarrarena. Erreportajean Elgarrestak diseinatutako poltsa bat ere ageri da. “Tamainak beharrari erantzuten dio, ez da aukera bat. Hainbat zorro eramatea, nagusia eta ordenagailuarena edo makillajearena, look-aren harmonia hausten du. Sofistikazioa koherentzian datza. Ondo diseinatutako poltso handi bat erostea komeni da, beharrezko guztia hartuko duena eta estilo deklarazio indartsua izango dena”.
Erreportajea ikusteko, sakatu hemen.
