NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak Zumarragan egiteko aukera, azaroaren 12an eta 25ean
Azaroaren 12ko hitzordu guztiak berehala bete ziren eta azaroaren 25erako izen-ematea 17an irekiko da
Poliziaren unitate mugikor bat Zumarragako plazan izango da azaroaren 12an, asteazkena, herritarrek NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egin ahal izateko. Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeez arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz. Hitzordu guztiak berehala bete zirenez, unitate mugikorra azaroaren 25ean ere Zumarragako plazara etorriko da. Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, Zumarragako udaltzaingoaren bulegoan: azaroaren 17tik 21era, 08:00etatik 21:00etara. Izen-ematea azaroaren 21eko 13:00etan itxiko da.
