Asteartean San Martin eguna ospatuko dute Urretxuko Iparragirre plazan, San Martin auzoko bizilagunen eta udalaren eskutik. 17:00etan haurrentzako jolasak hasiko dira, txokolatea ere eskainiko diete, eta opari eta sariak izango dira parte hartzaileentzat. 18:30ak inguruan, Urretxu-Zumarragako Herri kirol taldeak antolatuta, herri kirol erakustaldia egingo dute.
19:00etatik 21:00etara odolki pintxo dastaketa egingo dute. 19:30ak aldera Iparragirre Balerdi musika tailerrak eta Lizarriturri txistulari taldeak kalejira egingo dute. 20:30ak inguruan San Martin auzoan joko dute eta ondoren Iparragirre plazara gerturatuko dira.
Gainera, 21:00etan bi urdaiazpiko zozkatuko dituzte. Boletoak arratsalde osoan zehar salduko dira. Jasotako dirua Gernika-Palestina elkarteari emango diote.
