Zumarragako Udalak indarkeria matxistaren aurkako argazkian parte hartzera deitu ditu herritar guztiak
Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da. Aurtengo adierazpen instituzionalean komunitateak prebentzioan eta laguntzan duen garrantzia azpiamarratzen da. Hori dela eta, Zumarragako Udalak komunitatearen indarra islatuko duen argazkia ateratzeko asmoa du. Argazkia datorren ostiralean aterako da (azaroak 14), 13:15ean. Zummarragako plazan. Herritar guztiak parte hartzera deitu ditu.
