Mairi emakume elkarteak Gabonetako sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Saioak hilaren 24, 25 eta 26an izango dira, 16:30ean, Mairiren lokalean (Urretxuko pilotalekuaren atzealdean). Mairiren lokalean eman behar da izena: datorren asteko astelehenean (hilak 17) edo asteaazkenean (hilak 19), 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 685 777 070 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita ere eman daiteke izena. 30 toki daude. Bazkideentzat doan da eta bazkide ez direnek 10 euro ordaindu behar dute.
