Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako ospitaleko eraikin berria 2028ko amaierarako prest egongo da

Urretxu eta Zumarraga

Bederatzi ebakuntza gela eta minaren unitatea izango ditu, besteak beste

2025/11/12
Otamotz

Osakidetzak Zumarragako ospitaleko bloke kirurgiko berriaren obra hasi du. Eraikinak bederatzi ebakuntza gela (egun sei daude), minaren unitatea, hemodialisirako 18 postu, endoskopietarako 14 postu eta esterilizazio gela izango ditu, besteak beste. Zerbitzu batzuk eraikin berrian emango direnez, egungo eraikinetan emango direnak handitu egin ahal izango dira. Larrialdietakoa, adibidez. Eraikin berriaren aurrekontua 75 milioi eurokoa da eta 2028ko abendurako prest egotea espero da.

Bloke kirurgiko berria ospitalearen fatxada nagusiaren aurrean eraikiko da. Pasabideak izango ditu, egungo eraikinarekin konektatzeko. 17.000 metro koadroko zabalera izango du, zortzi solairutan banatuta. Asistentziara bideratutako bost solairuek 10.000 metro izango dituzte guztira: 2.000 metro bakoitzak. Gainerako hiru solairuak aparkalekurako eta eraikineko instalazio teknikoetarako erabiliko dira.

-1 eta -2 solairuetan eraikinaren instalazio tekniko nagusiak eta 60 aparkaleku izango dira. Beheko solairuan 18 hemodialisi postu, hiru kontsulta, erizaintzako kontrola, 200 lagunentzako ekitaldi aretoa, 150 metro koadroko kafetegia, arreta gunea eta itxarongela izango dira.

Lehen solairuan minaren unitatea (bi kontsulta eta tratamendu gela), eguneko ospitale medikoa (zortzi postu) eta lau endoskopia gela (14 posturekin) egokituko dituzte. Bigarren solairuan lau ebakuntza gela, eguneko ospitale kirurgikoa (22 postu) eta erizaintzako kontrola izango dira. Hirugarren solairuan esterilizazio gela berria egongo da.

Beste bost ebakuntza gela

Laugarren solairuan bost ebakuntza gela, anestesia osteko sendaketarako 14 postu eta pazienteak prestatzeko gunea egongo dira. Bukatzeko, bosgarren solairuan instalazioak egongo dira (beroketa sistema eta aire girotua, besteak beste).

Alberto Martinez Osasun sailburuak eta Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak azpiegitura berria aurkeztu dute gaur eguerdian, Laura Agirre Goierri-Urola Garaia ESIko zuzendari kudeatzailearekin batera. 

Sailburuaren iritzia

Martinezek eraikin berriak egungo azpiegiturak nabarmen hobetzea ahalbidetuko dituela esan du. Gainera, itxaronaldiak murriztuko dira, zirkuitu asistentzialen eta logistikoen hobetzea ekarriko baitu. «Osasun arreta etengabe hobetzearen eta ongizatean haztearen aldeko apustu irmoa da, bai hemen lan egiten duten pertsonentzat, bai gure pazienteentzat. Inbertsio handia da, ospitale moderno, funtzional eta prestatuago bat lortzeko eta herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko». Horretaz gain, Zumarragako ospitaleak Gurutzetakoak bezainbeste endoskopia gela izango dituela eta hemodialisi unitatea duen eskualdeko ospitale bakarra dela gogoratu du.

Aurkezpenari ekin aurretik, sailburua ESIko zuzendaritza taldearekin eta langileekin elkartu da, lehen mailako arretaren zein ospitaleko arretaren egoera bertatik bertara ezagutzeko. Bilera horretan Bilbaok eta Gontzal Tamayo Osasun sailburuordeak, Aritz Uriarte Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeak eta ESIa osatzen duten udalerrietako alkateek ere parte hartu dute. ESIak Goierri eta Urola Erdia hartzen ditu eta 100.000 pertsona ingururi ematen die zerbitzu.

Eraikin berria nolakoa izango den erakusten duten irudiak: Estudio Beldarrain.

Obra, urriaren 17an. Argazkia: Gotzon Aranburu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuarrak eta zumarragarrak Behobia-Donostia lasterketan

2025/11/10
Urretxu eta Zumarraga
2

Miguel Bilbaoren jubilazioa

2025/11/07
Zumarraga
3

Minbiziaren aurkako ibilaldian ia 600 lagun elkartu dira

2025/11/08
Urretxu eta Zumarraga
4

Naiara Elgarresta diseinatzaile urretxuarra, Espainiako 'Hola' aldizkariko erreportaje batean

2025/11/07
Urretxu
5

Txerria kartoizkoa, baina odolkia benetakoa

2025/11/11
Urretxu
6

Oroimenaren Eguna, Zumarragan

2025/11/10
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT