Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gabonetako erakusleiho lehiaketan izena emateko epea bihar irekiko da

Urretxu eta Zumarraga
2025/11/13
Otamotz

Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako erakusleiho lehiaketaren 20. edizioa aurkeztu dute. Izena emateko epea bihar (ostirala) irekiko dute eta nahi duten merktari guztiek parte hartu ahal izango dute.

Parte hartu nahi duten establezimenduek azaroaren 29a baino lehen eman behar dute izena, Urola Garaiko Merkataritza Bulego Teknikoan: Urretxuko Labeaga kaleko 56an. Erakusleihoak abenduaren 1erako prest egon beharko dira eta 16ra arte ikusgai. 21:00ak arte izan behar dituzte argiztatuta. Erakusleihoan establezimenduko ohiko produktuak nagusitu behar dira.

Epaimahaia bost kidek osatuko dute: Gipuzkoako Merkataritza Federazioko ordezkariak, merkataritzako bulego teknikoko ordezkariak, Urretxuko Udaleko ordezkariak, Zumarragako Udaleko ordezkariak eta Zumarragako arte ederretako eskolako edo Urretxuko arte tailerreko ordezkariak. Epaimahaiko kideek irudimena, originaltasuna, mezua, kalitate estetikoa eta erakusleihoak Gabonetako giroarekin duen lotura baloratuko dituzte. 

Lau sari banatuko dira. Irabazleak diploma, Bertatik Bertara produktuen saskia eta 200 euroko erosketa bonoa eramango ditu etxera. Bigarren saria jasotzen duenak, diploma, Bertatik Bertara produktuen saskia eta 100 euroko erosketa bonoa. Hirugarren saria eta herritarren saria jasotzen dutenek, berriz, diploma eta Bertatik Bertara produktuen saskia eramango dituzte etxera. Epaimahaiak aipamen berezia ere eman dezake, ezaugarri bereziren bat duen erakusleihoari. 

Herritarren parte hartzea

Herritarren saria Bi-Tartean merkatari elkarteak kudeatuko du. Herritarrek abenduaren 15era arte bozkatu ahal izango dute, elkarteak ezarriko duen sistemaren bidez. Bozka ematen duten guztien artean 100 euroko bonoa zozkatuko dute.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da: 13:30ean, Zumarragako udaletxean. Aurten, berrikuntza gisa, irabazleen izenak ez dira aurretik ezagutuko, ekitaldian bertan baizik. Helburua jakin-mina piztea eta sarituek beraien poza gainontzeko guztiekin partekatzea da. 

Gabonetako erakusleiho lehiaketa gaur eguerdian aurkeztu dute, Urretxuko udaletxeko areto nagusian. Ekitaldian Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute. Beraiek arduratu dira lehiaketako oinarriak aurkezteaz. Ondoren, Sandra Rodriguez eta Cristina Garces Bi-Tartean elkarteko zuzendaritzako kideekin argazkia atera dute.

Bi alkateek  merkatariek bi herrien alde egiten duten lana goraipatu dute. Esker onez, merkatariei laguntzen saiatzen dira. «Gabonetako kanpaina garrantzitsuena da merkatarientzat eta udalok ahalegina egiten dugu herritarrek herrian kontsumitu dezaten. Horretarako, Gabonetako argiak jartzen ditugu eta lehiaketa hau antolatzen dugu, besteak beste», esan du Luquik. Aurten, Gabonetako argiak azaroaren 28an piztuko dituzte.

20. edizioa

Urretxuko alkateak erakusleiho lehiaketaren 20. edizioa izango dela gogoratu du. «20. ediziora heltzeak balioa du. Parte hartzea nabarmena izaten da. Bi udalok gure babesa eskaintzen jarraituko dugu, merkataritza sektore ekonomiko garrantzitsua baita», aurreratu du.

Serranok ere eskerrak eman dizkie merkatariei. «Bi-Tarteani eskerrak eman nahi dizkiot, halako ekimenak antolatzeko egiten duen lanagatik. Lehiaketa hau erabat kontsolidatuta dago eta hori udalok merkatariekin dugun harreman estuaren islada ere bada».

Merkatariak aurtengo lehiaketan ere parte hartzera animatu ditu. «Urtero 30-35 establezimenduk parte hartzen dute. Merkatari askok egiten dute ahalegina. Aurten ere parte hartzera animatu nahi ditugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuarrak eta zumarragarrak Behobia-Donostia lasterketan

2025/11/10
Urretxu eta Zumarraga
2

Zumarragako ospitaleko eraikin berria 2028ko amaierarako prest egongo da

2025/11/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Txerria kartoizkoa, baina odolkia benetakoa

2025/11/11
Urretxu
4

Oroimenaren Eguna, Zumarragan

2025/11/10
Zumarraga
5

San Martin eguna ospatu dute Agiñan

2025/11/11
Zumarraga
6

Aner Irizar eta Auritz Ormazabal, lehenengo eta bigarren Elgoibarko ziklo-krosean

2025/11/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT