Larunbatean Boxeo Gaua egingo dute Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan. Bederatzi borrokaldi izango dira ikusgai: zazpi borrokaldi amateur, eta neoprofesionalen eta profesionalen arteko bana. Amateurren artean, bi zumarragarrek parte hartuko dute: Ekaitz Juanarenak eta Gabriel Morenok. Beraien lehen borrokaldia izango da. Juanarena Erandioko Xabier Aranbarriren aurka lehiatuko da eta Moreno Errenteriako Alejandro Perlazaren aurka.
Borrokaldi nagusia Erlantz Tejada bizkaitarrak eta Yehor Piadko ukrainarrak egingo dute. Tejadaren profesionaletako hirugarren borrokaldia izango da. Aurreko bietan irabazle atera da; lehena Ordizian izan zen, uztailean, eta bigarrena Lezaman, irailean.
20:00etan hasiko da jaialdia. Aurrena amateurrek borrokatuko dute, neoprofesionalek ondoren, eta azkeneko borrokaldia izango da maila gorenekoa, profesionalen artekoa. Sarrerak 13 euroan daude salgai aurrez, Ormaiztegiko Maria Eugenia Lasa estankoan, Beasaingo Alondra ile apaindegian edota Ordiziako Boxing Klubean zein Zortziko Tabernan. Leihatilan ere eskuratu ahal izango dira, 15 euroan.
Horra hor bederatzi borrokaldiak.
–Ekaitz Juanarena (Zumarraga) vs. Xabier Aranbarri (Erandio).
–Gabriel Moreno (Zumarraga) vs. Alejandro Perlaza (Errenteria).
–Xuban de Lera (Ordizia) vs. Pablo Gomez (Getxo).
–Axel Aguilar (Errenteria) vs Oier Biain (Gasteiz).
–Imanol Hernandez (Errenteria) vs. Iker Santos (Gasteiz).
–Ixai Arruiz (Iruñea) vs. Ignacio Mendoza (Gasteiz).
–Denis Zelaia (Errenteria) vs. Abdelilah Daoui (Bizkaia).
Neoprofesionalak
–Juan Blanque (Iruñea) vs. Ayyoub El Mzlazli (Gasteiz).
Profesionalak
–Erlantz Tejada (Abusu) vs. Yehor Piadko (Ukrania).

Moreno eta Juanarena, Aitor Abel prestatzailearekin.
