Nahia Garrido urretxuarrak 18 urtekoen Espainiako errekorra hautsi du, bizkar igeriketako 50 metroko proban
Nahia Garrido urretxuarrak 18 urtekoen Espainiako errekorra eta Euskadiko errekor absolutua hautsi ditu, bizkar igeriketako 50 metroko proban. Errekorrak Bartzelonan jokatzen ari diren igerileku motzeko Espainiako txapelketan egin ditu. Denbora bikain horri esker, 4. postuan sailkatu da. Bihar (larunbata) bizkar igeriketako 200 metroko proba jokatuko du eta igandean bizkar igeriketako 100 metroko proba.
