Nagore Prieto, erdian, Mentxu Rodriguez eta Sonia Lopez lankideekin. Eitzagako Itxura ile-apaindegian aro berri bati ekin diote: Africa Cuestak erretiroa hartu du eta orain arte bere bazkidea izan den Nagore Prietok hartu du negozioaren ardura. Azken bi asteetan ile-apaindegia itxita egon da berrikuntzak egiteko eta asteartean ireki zuten berriro. Gaur eguerdian berriz irekitze festa egin dute.

