Azaroaren 22tik 30era Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea izan da. Goierri garaiko udalek eta Uggasak bat egin dute eta aste horretan Turukutupa musika taldeak bere ikuskizuna eskaini du lau herrietan. Erabiltzen duten material guztia (instrumentuak barne) birziklatutakoa da. Horra hor Gotzon Aranburuk Urretxu eta Zumarragako saioko irudiekin prestatutako bideoa.
