Zumarragako Udalak Ipintzako plan partziala onartu zuen osteguneko osoko bilkuran. Horren arabera, 40 etxebizitza egingo dira 7.000 metro koadroko lursailean. Etxebizitzak egin ahal izateko, Ipintza-Enea etxea, Ipintzako iturria eta Olaetxea baserria botako dira. Etxeak Miguel Imaz enpresak egingo ditu. Ipintza datorren urte hasieran botako dute. Udalak Ipintzako iturriaren omenezko iturria jartzeko asmoa du.
Kalebarrenen zaharberritzea aurrera doa. Eremua hirutan zatitu zen (Kalebarren, Forjas eta Ipintza) egitasmoa aurrera ahal izateko. Lehen 27 etxebizitzak Piedad 1eko eta Kalebarren 2 eta 4koak zeuden tokian egin ziren. Sutobal enpresak egin zituen. Kalebarreneko gainontzeko etxebizitzak ere Sutobalek egingo ditu. Jabeekin hitz egiten ari da eta Piedad 1 eta Kalebarren 2 eta 4an egindakoa errepikatu nahi du: bizpahiru eraikin dauden tokian, bakarra egin.
Sutobal Forjasen ere etxebizitzak eraikintzen ari da dagoeneko. Lehen blokeko 23 etxebizitzetako giltzak datorren urteko udaberrian emango dira. Hurrengo 23ak datorren urteko amaieran emango dira. Jaurlaritzak babestutako 44 etxebizitza egingo ditu eta Sutobalek beste 34. Jaurlaritzak 2017an hasiko da obra. Guztira 124 etxebizitza egingo dira, aipatutako lau eraikinetan banatuta. Erdian, gutxi gorabehera Zumarragako plazaren tamaina izango duen plaza bat egingo dute.

