Santa Lutzi bezperako ardo dastaketako txartelak abenduaren 5, 9 eta 10ean salduko dituzte, lekuak agortu arte, Urretxuko kultur etxean: 09:00etatik 13.00etara eta 16:30etatik 19:30era. Dastaketa 19:00etan izango da, udaletxeko portaloian. 5 euroren truke, upategi guztietako ardoak dastatuko dituzte, Manuel Ruiz eta Mikel Garaizabal enologoen azalpenak jarraituz. Bi pintxo ere jan ahal izango dira.
