Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Datorren urtean inoiz baino ikuskizun eszeniko gehiago egingo dituzte

Urretxu eta Zumarraga

Lehenengoa urtarrilean izango da eta abonuak abenduaren 15, 17 eta 20an salduko dira

2025/12/03
Otamotz

Urretxu eta Zumarragako udalek 2026ko ikuskizun eszenikoen programazioa aurkeztu dute. Aurten helduentzako eta haurrentzako ikuskizun bana gehiago antolatu dute, Antzoki Sareak zirku eta dantza ikuskizunak ere antolatzea eskatu duela eta. Hala, orain arte ez bezala, lehen saioa urtarrilean izango da eta abonuen salmenta inoiz baino lehenago hasiko da, abenduaren 15ean.

Helduentzako programazioari dagokionez, hamar ikuskizun programatu dituzte. Urtarrilaren 16an Osa+Mujika taldeak Lana antzeztuko du. Arrakastari eta lanari buruzko hausnarketa da. «Hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?», galdetzen dute. Otsailaren 6an Perigallo taldeak Por voluntad propia lana antzeztuko du. Komedia honek norberaren esentzia bilatzera eta gure burua besteengan ikustera gonbidatzen du ikuslea.

Martxoaren 6an Hika taldeak Zorretan antzeztuko du, zaintzari eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa eta poetikoa. Apirilaren 10ean Joseba Apaolaza urretxuarrak eta Asier Hormazak Trajea antzeztuko dute. Bata negozio gizon bat da eta bestea segurtasun zaintzailea. Merkealdiko lehen egunean istripu bat gertatu da eta bezeroak segurtasun zaintzailearen galderei erantzun beharko die.

Maiatzaren 8an Tanttaka taldeak Sabes que las flores de plastico nunca han vivido, ¿verdad? lana antzeztuko du. Protagonistak depresioa duen emakume bat, desgaitasun intelektuala duen gazte bat eta garun paralisia duen gizon bat dira. Ekainaren 5ean Jon Ander Urrestik Kolapsoa antzeztuko du. Turbokapitalismoaren aurkako lana da eta zer behar duen galdetzera gonbidatzen du ikuslea.

Irailaren 4an Circo Flamenco taldeak zirku, flamenko eta umore ikuskizuna eskainiko du. Urriaren 2an Mikel Azpirozek Pake Pieza diskoa aurkeztuko du. Azaroaren 6an Sutottos taldeak Feliz dia antzeztuko du. Zoriontsu izan beharraren ondorioez hausnartuko dute. Bukatzeko, abenduaren 4an Tartean taldeak Kandida lana antzeztuko du. Idazle batek etxegabetze bati buruz idatzi du eta etxegabetze hori pairatu zuenak, liburuko protagonistak egin duen bezala, bere etxean hartzeko eskatuko dio.

Saio guztiak 20:15ean izango dira, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da. Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro ordainduko dute eta 30 urte azpikoek 5 euro bakarrik ordainduko dute 19:45etik aurrera. Sarrerak leihatilan, online eta makinan egongo dira eskuragarri.

Abonuak, txandaka

Urteroko moduan, abonuak ere salduko dituzte. Ikuskizun guztiak ikusteko balio duen abonuak 75 euro balio du eta euskarazko ikuskizunetarako bakarrik balio duenak 40 euro. Zelai Arizti kultur etxean salduko dituzte. Abenduaren 15ean, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era, 2025ko abonua mantendu nahi dutenen txanda izango da. 2025ekoa aurkeztea nahitaezkoa izango da.

Abenduaren 17an, ordu berean, 2025eko abonua izanda, aldatu nahi dutenen txanda izango da. Horiek ere aurtengoa aurkeztu beharko dute. Bukatzeko, abenduaren 20an, 10:30etik 13:00etara, abonua lehen aldiz erosi nahi dutenen txanda izango da.

Haurrentzako programazioa

Haurrentzako programazioari dagokionez, zortzi ikuskizun antolatu dituzte. Urtarrilaren 26an Gorakada taldeak Moko antzeztuko du, otsailaren 22an Glu-Gluk Erbia eta dordoka, martxoaren 28an Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek Zerua lapurtu dute!, apirilaren 26an Baal-ek Espazioko bidaiariak, urriaren 4an Galitoon-ek The show moscon, azaroaren 1ean Markeliñek Hodei guztien gainetik, azaroaren 29an La enara naranjak Zimurren artean eta abenduaren 20an Teatrapok La premiere.

Emanaldi guztiak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira 17:00etan, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorerena ezik. Horiek bi emanaldi eskainiko dituzte: 16:00etan eta 18:00etan. Sarrerek 5 euro balio dute. Egunean bertan salduko dira, leihatilan, 16:00etatik 17:00etara. Pailazoen ikuskizunerako sarreren salmenta orduaz garaiz informatuko da.

Abonuei dagokienez, haurrenak 22,50 euro balio du eta haurrari heldu batekin joateko aukera ematen dionak 35 euro. Abonuak urtarrilaren 14tik 23ra salduko dira, 16:30etik 19:30era, Urretxuko kultur etxean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mugitegin rokodromoa egingo dute datorren udazkenerako

2025/12/01
Urretxu
2

Ipintza botako dute, 40 etxebizitza egiteko

2025/12/01
Zumarraga
3

'La Kuadrilla' kafetegia ireki dute Legazpi kalean

2025/12/02
Zumarraga
4

Urretxun eta Zumarragan ere Euskararen Eguna ospatuko da

2025/12/02
Urretxu eta Zumarraga
5

Maria Sanchezek eta Brian Suarezek Bordatxo taberna berriro irekiko dute astelehenean

2025/12/04
Zumarraga
6

Euskaltzaleek Zumarragako azoka bete dute

2025/12/03
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT