Laura Mintegi eta Iban Zaldua idazleak Pagoeta gune soziokulturalean izango dira ostegunean, Urretxuko Bizikidetza Lantzeko Taldeak gonbidatuta
Urretxuko Bizikidetza Taldeak memoria partekatuaren eta bizikidetzaren aldeko jardunaldiak antolatu ditu. Memoria partekatu batetik. Bizikidetza saretzen jardunaldietako azken ekitaldia, Literaturaren ahotsak, ostegunean izango da: 19:00etan, Pagoeta gune soziokulturalean. Iban Zaldua (Nola izan garen gauza liburuaren egilea) eta Laura Mintegi (Legez kanpo) idazleek parte hartu dute. Mikel Babianok solasaldia gidatuko du, Amaia Aranburuk irakurketa dramatizatua egingo du eta musika eskolako ikasleek ere parte hartuko dute.
