Herritarren iritzia jasoko du, hiruetako zein estali erabaki aurretik
Zumarragako Udalak parke bat estaltzeko asmoa du. Herrian 20 parke daude eta, azterketa tekniko baten ondoren, Zelai Ariztikoa, Izazpikoa edo Etxeberrikoa estaltzea erabaki du. Herritarren iritzia jasoko du estalkia izango duen parkea aukeratzeko orduan.
Prozesua Ikertalde aholkularitzarekin batera garatuko da, eta helburua da herritarren ikuspegia jasotzea da, batez ere parkeak egunerokoan erabiltzen dituzten familien eta auzotarren beharrak kontuan hartuz. Erabakia modu garden eta partekatuan hartu nahi da, espazio publikoaren hobekuntza herritarrek beraiek gidatzea.
Lankidetza errazteko, minutu gutxitan erantzun daitekeen galdetegi labur bat prestatu da. Galdetegia erantzuteko, sakatu hemen.
Galdetegia udalaren komunikazio-kanalen bidez ere zabalduko da: sare sozialetan, Berrikusi aplikazioan eta udalaren webgunean. Gainera, informazioa parkeetan bertan jarriko diren QR kodeen bidez ere eskuratu ahal izango da.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu prozesu honetan parte hartzera. “Lankidetza erraza, azkarra eta funtsezkoa da estaliko den parkea aukeratzeko eta Zumarragako espazio publikoak hobetzen jarraitzeko”, diote.
Edozein zalantza argitzeko edo iradokizunak helarazteko, info@ikertalde.com helbide elektronikoa erabili daiteke.
