Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Aspaceko erabiltzaile, senide eta langileek ametsa bete dute

Urretxu

24 lagunentzeko eguneko zentroa eta 11 lagunentzako etxebizitza inauguratu dituzte Urretxun

2025/12/11
Otamotz

Urretxuko Aspaceko erabiltzaile, senitarteko eta langileek urte asko eman dituzte instalazio hobe batzuen alde lanean eta ametsa bete dute azkenean. Udalaren eta aldundiarekin elkarlanean, punta-puntako eguneko zentroa eta etxebizitza egin dituzte. Pasiotarren komentua zegoen tokian egin dituzte, Pagoeta auzoan. Bertan, adinekoentzako apartamentuak ere egin dira. Helburua herrigunean egitea izan da, erabiltzaileak herrian integratuta egon daitezen. Astebete daramate jada bertan.

Inaugurazio ekitaldia gaur eguerdian izan da. Eider Mendoza diputatu nagusiak, maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Rosa Iglesias Aspace Gipuzkoako buruak parte hartu dute.

Hasteko, adierazpenak egin dituzte. Ondoren, etxebizitzak eta eguneko zentroa bisitatu zituzten. Bukatzeko, Pagoeta gune soziokulturalean ekitaldi instituzionala eta luntxa egin dituzte. Ekitaldi instituzionalean Iñaki Akizu pasiotar urretxuarra omendu dute, bere laguntzagatik. Aurreskua dantzatu diote. «Eraikina esku honetan gelditu da. Lan bikaina egin duzue», esan du.

Udalak pasiotarrena zen eraikina utzi du eta inbertsioaren zatirik handiena aldundiak egin du: aurrekontua 4.554.000 eurokoa da eta aldundiak 3.940.000 euro jarri ditu. Ondoren zati handi bat berreskuratu du, 3,2 milioi lortu baititu Europako Next Generation funtsetik.

Aspacek mende erdi darama Urretxun eta denbora horretan hainbat egoitza izan ditu. Aspaceren ibilbidea eta bilakaera ondo ezagutzen dituen inor bada, hori Miguel Angel Gomez urretxuarra da. Izan ere, hasieratik darama Urretxuko Aspacen. Bera da ere eguneko zentro berriaren eta etxebizitzaren garrantziaz hitz egiteko egokiena. Izan ere, Aspacek Urretxun etxebizitzarik ez zuenez, herritik joan beharra izan zuen. Orain, instalazio berriei esker, jaioterrira itzuli da. 

Gaurko ekitaldiko protagonistetako bat izan da, noski. Bera izan da hitza hartzen lehena. «Oso pozik nago, herrira itzuli naizelako. Lehen beti ziztu bizian ibiltzen nintzen alde batetik bestera eta hemendik aurrera lasaiago bizi ahal izango naiz», aipatu du.

Monica Moro Aspaceko langileak prozesua luzea izan dela esan du. «Denbora asko pasa da egoitza berri baten bila hasi ginenetik. Jendea zahartu egin da eta egoitza berriak etxebizitza izatea behar genuen. Udalak toki hau eskaini zigun eta aukera bikaina da».

Urretxuko alkatea ere pozez gainezka azaldu da. «Eguneko zentroaren eta etxebizitzaren ondoan, adinekoentzako apartamentuak, Pagoeta gune soziokulturala, ikastola, emakumeen etxea… daude. Izan ere, helburua erabiltzaileak herrian integratzea zen»

Mendozak alkatearen hitzekin bat egin du. «Alkatearekin bat nator. Honek gure lanari zentzua ematen dio. Etorkizunean ere elkarrekin lan egiten jarraitzea espero dut. Elkarrekin lanean, guztiok onena ematen, denei onena emateko».

Iglesiasek udalari eta aldundiari eskerrak eman dizkie. «Iritsi da horrenbeste itxaron dugun eguna. Instalazioak punta-puntakoak dira. Guretzat oso garrantzitsua da Urretxun jarraitzea, herri honek oso ondo hartu baikintuen eta herrian antolatzen diren ekimetan parte hartzen uzten baitigu», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako Udalak parke bat estaliko du: Zelai Ariztikoa, Izazpikoa edo Etxeberrikoa

2025/12/10
Zumarraga
2

Maratoi erdia egingo dute bidegorrian, Urolako Trenaren mendeurrena ospatzeko

2025/12/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Bordatxo taberna berriro ireki dute

2025/12/09
Zumarraga
4

Mikel Imaz urretxuarrak Urola haranari buruzko bidaia liburua argitaratu du

2025/12/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Korrikako produktuak salduko dituzte ostiralean Zumarragako plazan

2025/12/11
Urretxu eta Zumarraga
6

Gorka Santesteban, Durangoko Azokan

2025/12/08
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT