Zumarragako Udalak Eitzaga atzealdea txukundu du. Erreka aire librera atera du eta parke handi bat egin du. Bertan babesleku klimatiko bat egin du. Babesleku klimatiko horretan landareek itzala egingo dute egun eguzkitsuetan. Gainera, zumearekin lan egiten zuten emakumeak eta erreka ondoan zegoan harraskan arropa garbitzen zuten emakumeak omendu dituzte. Horretarako, emakume horien irudiak eta argazkiak jarri dituzte. Baita harraska bat ere. Haurrentzako jolasak ere badaude. Aurrekontua 833.000 eurokoa izan da. Aldundiak %62,5 jarri du eta udalak %37,5.
Inaugurazio ekitaldia gaur goizean egin dute. Ekitaldian Jose Ignacio Asensio diputatuak parte hartu du. Zinta Anita eta Julene Izagirre ahizpek moztu dute.
Horra hor Eitzagako atzealdearen lehena eta oraina erakusten dituen bideoa.


