Gaur eguerdian Joxe eta Ino Ugarteburu, Jabier Aranberri eta Anjel Arrospide aizkolariak omendu dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan, aizkoraren alde egin duten lana eskertzeko. Ekitaldia Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta bi herrietako udalek antolatu dute. Omenaldiaz gain, aizkora erakustaldia izan da. Ekitaldia hasi aurretik minutu bateko isilunea egin dute, atzo hil zen Elias Zalduaren oroimenez.


