Julio Pascual zikloturista zumarragarrak irteera guztien amaieran Antiora igotzeko ohitura zuen eta iaz 251 aldiz igo zen. Aurten iazkoa gainditzea erabaki zuen, ondoren bikoiztea, gero hirukoiztea… eta asteartean 777. igoera egin zuen. Bere helburua erronka Katxalin elkartearen alde egitea zen eta Eitzaga atzealdeko obra egin duen Lurkide enpresaren babesa jaso du. Lurkidek 2.500 euro eman dizkio Katxalini.
Pascualek lagunekin egin zuen azken igoera. Eitzaga atzealdetik abiatu zen, Antiora igo zen eta ondoren Eitzaga atzealdera itzuli zen. Antion kanpaiak jo zituzten bere omenez eta baselizako liburuan sinatu zuen.

