Urretxuko Udalak espaloietan ez irristatzeko tratamendua egin du, oinezkoen segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Aplikatutako tratamenduak baldosaren garbiketa sakona hartzen du, haren poroa irekiz eta gainazalaren atxikimendua handituz. Jarduketak hiru urteko bermea dauka, eta eguraldi hezearekin sortzen diren irristatze arriskuak nabarmen murrizten ditu.
Lan hau abenduan Lilibasoko eta Mundo Mejorreko arkupeetan egindako tratamenduen jarraipena da. Oraingoan, honako gune hauetan jardun da: Mendiaraz plaza
, Labeaga 66-74 arkupeak
eta Ipeñarrieta 12-14-16 arkupeak. Esku-hartze honek 9.130 euroko kostua izan du. Urretxuko Udalak bi edo hiru antzeko jarduketa egiten ditu urteero, herriko espaloien eta arkupeen segurtasuna etengabe hobetzeko.
Ezkerreko irudian lehen nola zegoen eta eskuinekoan orain nola dagoen.

