Michelin gida ospetsuak plaka gorriak ematen dizkie gomendagarriak iruditzen zaizkion jatetxeei. Asteazkenean aurtengo plakak banatu zituzten Bilboko Euskalduna jauregian. Gipuzkoan 25 banatu dituzte eta horietako bat Zumarragako Kabia jatetxeak jaso du. Kabiak aspaldi jaso zuen plaka gorria eta urtero berritzea lortzen du.
