Otamotz webgunearen ataletako bat Otamotz aldizkariari eskainitakoa da. Bertan, 1993tik 2012ko urtarrilera arte argitaratu ziren 176 aleak kontsulta daitezke. Urretxu eta Zumarraga eta herritarrak asko aldatu dira ordutik hona… Ostiralero ale bateko atal bat argitaratuko dugu. Aste honetakoa 0B alekoa da. 0B alea 1993ko Urretxuko jaietarako argitaratu zen. Aukeratu dugun orrialdean HIESari buruzko erreportaje bat, bi argazki eta Kaleko Galdera ageri dira.
