Gorka Zufiaurre aktore urretxuarraren 'Castigo divino' pelikula Zelai Arizti aretoan emango dute, hilaren 21, 22 eta 23an
Gorka Zufiaurre aktore urretxuarrak Castigo divino pelikulan parte hartu du. Martxoaren 21 (ostirala), 22 (larunbata) eta 23an (igandea) Zumarragako Zelai Arizti aretoan emango dute. Hiru egunetan 19:30ean eta 22:00etan emango dute.
Pelikulako protagonista Pedro (Juan Davila) da, erizain kaotiko eta bakartia. Kutxa magiko bat aurkituko du eta horrek bere bizitza goitik behera aldatuko du. Izan ere, kutxak besteei laguntzako aukera ematen dio, baina arau zorrotz batzuk bete behar ditu. Aktore nagusiak Davila, Natalia Rodriguez, Lolita, Macarena Gomez, Dario Paso eta Pepon Nieto dira. Zufiaurre ospitaleko atezaina da.
