Martxoan Bertsoa ekimenaren 24. edizioa atzo hasi zen, txapelketako lehen kanporaketarekin. Zumarragako Huts tabernan jokatu zuten, Setak (Jon Mendizabal, Amaia Iturriotz eta Martin Sagastibeltza), Santes&Co (Jon Mata, Iker Letamendia eta Gorka Santesteban) eta Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta) taldeek. Xelebrek taldea nagusitu zen.
Martxoaren 6an, Urretxuko Soraluze tabernan, Zirtoaroa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres), Eurre (Mattin Aranburu, Mikel Salaberria eta Aitor Maleta) eta Txapia ta Tertulia (Ibai Zabalo Faran, Arritxu eta Aritz Kortabarria) taldeek abestuko dute.
Azkenik, martxoaren 13an, Urretxuko Eire tabernan, Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza), Tupis Tupau (Manex Mantxola, Jorge Andueza Pitu eta Jon Aztiria) eta Uxurbil (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Aitor Agirre). Kanporaketak 22:30ean izango dira.
Finala martxoaren 28an jokatuko da, 19:30ean gaztetxean.
