Angeles Urzelai Arrizabalaga zumarragarrak, zumarragar adinduenak, 104 urte bete zituen igandean. Bere ilobekin ospatu zuen. Zumarragako Udalak lore sorta bat bidali zion.
Angeles 1922ko martxoaren 1ean jaio zen. Urretxuko Madaya enpresan lan egin zuen, itxi zuten arte. Lau ahizpa eta anai bat ziren. Oso emakume modernoa izan da beti. Ahizpak Benidormera eramaten zituen, bere Seat 600 autoan. Askoz ere urrutirago ere bidaiatu du: Txinan, Errusian eta Tailandian izan da, besteak beste.
Bere ilobek “izeba ingeniaria” deitzen diote. Izan ere, denetik konpontzen daki: etxetresna elektrikoak, arropa… Emakume alaia eta esker onekoa da.
