Peter Chiopsa apaizak sei urte eman ditu gure artean eta irailean Afrikara itzuliko da: Malawiko Zomba hiriko gotzainak bertako elizbarrutiko gazteekin lan egiteko eskatu dio. Chiopsak lagun asko egin ditu eta hilaren 28an, 12:30ean, despedida egingo diote Urretxuko parrokian. Mezan parrokiako abesbatzak abestuko du eta ondoren luntxa egingo dute elizako arkupeetan.
Afrikarra, apaiza, futbol zalea eta euskara ikaslea
