Urretxuarra 24 kilometroko proban nagusitu da. Ezkarain (Errioxa) hasi eta bukatu da proba.
Aritz Egea urretxuarra, Ezkaraiko helmugan. Aritz Egeak Picos de la Demanda mendi lasterketako 24. proba irabazi du gaur. 1:50:08ko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko. Amets Aranberri sailkatu da bigarren (2:44ra) eta hirugarren Xabat Maiotz segurra (3:21era).
