Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Astea aurkeztu dute

Urretxu
2026/10/21
Otamotz

Larunbatetik azaroaren 1era Mineralogia eta Paleontologia Astearen 38. aldia egingo dute. Irteera, dokumental emanaldia, hitzaldia, argazki lehiaketa, erakusketa, bisita gidatuak, parkea eta feria izango dira.

Larunbat honetan txango geologikoa egingo dute. Jaizkibelera joango dira: bertako tertziario garaiko hareharrien ezinezko formak eta koloreak ikusiko dituzte. Jaizkibel 50 milioi urtetik gorako itsas hareharriz osatutako kostaldeko mendia da. Fosilak eta egitura sedimentarioak ditu. Higadurak eta oxidazioak forma berezi eta ikusgarriak sortu dituzte haitzetan. Parte hartzaileak bertako itsaslabar eta bidezidorretan ibiliko dira, Javier Aguado mineralogistak eta Jose Maria Hernandez Geologia Zientzietan doktoreak gidatuta.

Datorren astean doako bisita gidatuak izango dira mineral eta fosilen Urrelur museoan. Astelehenetik asteazkenera ikastetxeek parte hartuko dute. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean  hiruna bisita gidatu izango dira: 11:30ean (hizkuntza, publikoaren arabera), 17:00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz). Museoa egunero irekiko dute: astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiral, larunbat eta igandean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Urteroko moduan, udaletxeko portaloian erakusketa bat egingo dute. Aurtengoa Legazpiko Burdinola elkartearekin batera antolatu dute. Burdinolaren zeregin nagusietako bat burdinak gure gizartean izan duen presentziaren berri ematea da eta Mineralogia eta Paleontologia asterako Burdinaren inguruan erakusketa prestatu dute. Burdinolako bost kideren lanak ikusi ahal izango dira: Aitor Martinez Lopez de Arbina ebanista, Juan Mari Burguera eskultore zeramikaria, Ricardo Mediavilla errementaria, Gorka Salmeron argazkilaria eta Mikel Babiano Lopez de Sabando itzultzailea. Azken honek burdina hitza erro bezala duten hitzei buruzko lan didaktikoa egin du.

Gainera, burdinezko eta nikelezko meteorito bat eta San Luisen Ehun Mila semeek borrokan erabilitako kanoi bala bat erakutsiko dira. Kanoi bola Iñaki Irisarrik utzitakoa da eta Salmeronen argazkiak Lenburrek utzitakoak. Erakusketa 17:00etatik 20:00etara irekiko da astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean eta 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ostiral, larunbat eta igandean.

Dokumentala

Aurten ere ButaK 21 zineklubak bere ekarpena egingo dio Mineralogia eta Paleontologia Asteari: urriaren 28an, 20:00etan, Olairon dokumentala emango dute Labeaga aretoan. Dokumental horretan Bilboko burdin meatzaritzaren memoria berreskuratu dute, Miribilla auzoaren azpian dagoen Malaespera meatzea zeharkatuz. Emanaldiaren ondoren solasaldia egingo dute. Energiaren Euskal Erakundeko Alex Francok, Urrelurreko Javier Aguadok eta ButaK 21eko Javier Martinek parte hartuko dute.

Urriaren 31n, 12:30ean Urretxuko kultur etxean, Jose Antonio Azpiazu Elorza historialari legazpiarrak Euskal burdina aro modernoaren hasieran hitzaldia egingo du.

Horretaz gain, urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean mineral, fosil eta harribitxien azoka egingo dute Ederrena pilotalekuan. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era irekiko dute. Iparragirre plazan, berriz, haurrek jolasak izango dituzte: meategi batean mineralak bilatuko dute, katiuskak jarri eta errekan urrea bilatuko dute… Parkea urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean irekiko da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Argazki lehiaketa

Bukatzeko, Urretxura hurbiltzen direnek argazki lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Mineralogia eta Paleontologia Astean ateratako argazkiak argazkielkartea@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira azaroaren 4ko 12:00ak baino lehen. Urtero heldu askok parte hartzen dute eta antolatzaileek haurrak ere parte hartzera animatu dituzte.

Ekitaldi hauek guztiak atzo aurkeztu zituzten, Urrelur museoan. Aurkezpenean Jon Luqui alkateak, Javier Aguado ekimenaren sortzaileak, Javier Martin ButaK 21eko kideak, Fernando Martin Burdinolako kideak eta Joki Antoñana Argazkia elkarteko kideak parte hartu zuten. «Mineralogia eta Paleontologia Astea oso aberatsa da, zientzia, hezkuntza eta adin guztietako pertsonen parte hartzea uztartzen baititu», esan zuen alkateak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jende asko Lurraren Garagardo Festan

2026/10/17
Urretxu
2

Urretxuarrak eta zumarragarrak nagusi Legazpiko Korosti Trail proban

2026/10/19
Urretxu eta Zumarraga
3

Ander Aranburu eta Mikel Arbulu urretxuarrek Munduko Mus Txapelketan parte hartuko dute

2026/10/16
Urretxu
4

Igandeetako soinua

2026/10/19
Urretxu
5

La Salle ikastetxeetako ehunka haur, begirale eta hezitzaile elkartuko dira bihar Zumarragan, Izartxo aisialdi taldeen topaketan

2026/10/16
Zumarraga
6

Zumarragako Udalak Nafarroa plaza zaharberrituko du

2026/10/20
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT