Abenduaren 31n Urretxu eta Zumarragako San Silvestre probaren 12. edizioa egingo dute. Lasterketa hau Urola Triatloi Klubak antolatzen du eta bikoteka (emakumezko bat eta gizonezko bat) egiten da. Pertsona bat baino gehiago parte hartu gabe gelditu da, bikoterik aurkitu ez duelako. Hori dela eta, antolatzaileek bikotea aurkitzen lagunduko diete bikoterik ez dutenei. Antolatzaileek bikotea bilatzea nahi dutenek, galdetegia erantzun behar dute. Dagoeneko bikotea dutenek, izena eman dezakete jada herrikrosa.eus webgunean. Izen-emateak 10 euro balio du bikoteko.
Abenduaren 31n korrikalariak 16:30ean abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta 5 kilometroko ibilbidea osatuko dute.
