Irailak 18
BELDUR BARIK gunea. Urretxuko herriak jaietan eraso sexistak egon ez daitezen hartzen duen konpromisoa adierazko da kartel eta forma ezberdinetan. Honez gain, jai batzordeak erasoen aurreko protokolo bat jarriko du martxan eta talde feministaren laguntzaren bidez, erasoak salatzeko 24 orduko telefono bat egongo da martxan jai guztietan zehar.
- 17:00. GB Txupinazo aurrekoak. Iparragirre plazan gaztetxoek ondo pasatzeko ekintza sorta (12-15 urte bitartekoak).
- 17:00. Areizaga-Kalebarren plazan haurrentzako ikuskizuna Sustrai biziak pailazoekin
- 18:00. Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan txokolate jana
- 19:00. Buruhandi eta erraldoien ibilaldiari hasiera emango diote. Urretxuko erraldoiak batuko zaizkie
- 19:30-22:00. Urolatarrak txaranga kaleetan
- 19:30. Iparragirre Balerdi musika tailerraren eta Lizarriturri txistulari taldeko kideen kalejira
- 20:15. Goierri Verkol-Distira Bitxitegia ISB taldeen arteko norgehiagoka, saskibaloia, Aldirin
- 20:30. Pregoia Lurra dantza taldeko kideen eskutik eta txupinazoa
- 22:00. Urretxuko jaialdi salseroa Gernikako Arbola plazan
- 22:00. XIII. Urretxu-Zumarragako txapelketa idi probak San Martin Barrenkale probalekuan. Asier Izagirre, Jose Luis Zabaleta eta Asier Zubillaga parte hartzaileak
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide